Euskaraz lehen pausoak
La Furia: "Euskaraz hitz egiten hastea erabaki dut merezi dudalako"
Cascanten jaio zen La Furia, eta orain arteko bere ibilbide musikala ia gazteleraz bakarrik egin duen arren, bere bizitzan hizkuntza aldaketa bat eman eta euskarara salto egitea erabaki du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskara ikasten momentuz kalean diharduela esan digu La Furiak, baina irailean eskolak hartzen hasteko asmoa duela aitortu digu. Orain arte egin ez duen arren, hainbat arrazoik bultzatuta erabaki du euskaraz gehiago jardutea; batetik, berak merezi duela dio, bestetik bere kokapen politikoarekin kontsekuentea izan nahi duela, eta bere semea jaio izanak ere eragin du euskaraz bizitzera animatzera.