Bizitzeko beste modu bat
Lau familia elkarrekin bizitzen jarri dira Mendatan erosi duten baserrian. Bertara sartu gara
GORKA OTAEGI | EITb Media
Ez da komuna hippie bat, ezta gazte batzuen erokeria ere. Alokairuaren prezio altuek itota, lau familia elkarrekin bizitzen jarri dira Mendatako baserri batean. Ia dena partekatzen dute: hasi egongelatik eta otorduak prestatzeraino. Gatazkak bideratzeko "asanblada emozionalak" egiten dituzte
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Atera hurbildu ahala, bi zakurrek ongietorria egin digute: bata laztan eske ari zaigu; bestea, berriz, errezeloz begira. Berehala atera dira etxetik Bego Carrandi, Mikel Gomez eta Gorka Barba. Eurak dira etxebizitza partekatzen duten 9 lagunetako hiru. "Etxebizitzaren jabetza ulertzeko beste modu bat da gurea", diote. Ankurkulu izeneko kooperatiba sortu dute beraien ametsa ereralitate bihurtzeko. Barrura sartu nahi? Entzun elkarrizketa