GARI 30 URTE
Gari: "Iraganeko nire hainbat kantekin dudan harremana ez da batere normala"
MIkel Yarza | EITB Media
Gari musikariak lau kontzertu emango ditu ekainean. Bakarka egindako hiru hamarkadako ibilbidea zuzeneko disko batean bilduko du, emanaldi horietako materialarekin. Artista legazpiarrak bake prozesu pertsonala, taula gaineko bizipenak eta euskal musikaren bilakaera izan ditu hizpide 'Faktoria'n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bakarkako hiru hamarkadako ibilbidea islatu eta urte horietan alboan izan dituenak omentzea. Helburu horrekin taularatuko da Gari musikaria ekainean Lazkaon, Bilbon, Getxon eta Bergaran. "Amets" kantarekin abiatuko ditu emanaldiak, bakarka egin zuen lehen diskoko lehen kanta, hain justu.
Atzera begiratuta, Garik azaldu du bake prozesu bat abiatu duela, izan ere, iraganeko abesti batzuk jotzerakoan "oraindik ahul" sentitzen da. "Norberak aspaldiko kantak entzuterakoan ez du bat egiten bere ahotsarekin, beste baten ahotsa balitz bezala entzuten du". Hori lantzen ari da etxean eta entsegu lokalean. Tranpaldoan alboan izango ditu Maldanbera taldeko kideak, "bidelagun ikaragarri" bilakatu dira Garirentzat, musikagintzaren ofizioak behar duen konpromisoa gogora ekarri diote.
Hertzainak taldearen lau hamarkadak ere gogora ekarri ditu eta pandemia garaian "inbidia" eman dio artistak Youtuben musika aurkezten ikusteak, bera ezer gutxi egiteko kapaza izan delako. "Indargabetuta" sentitu da pandemia garaian, "une latzak" zirela eta ahal den moduan aurrera jotzen ahalegindu da.