Itxi

MISS GIPUZKOA RNB

"Normaltasuna bilatu nahi badugu ez dugu azpimarratu behar horrenbeste transexuala dela pertsona"

Peru Arregi | EITb Media

Malagako RNB lehiaketan Miss Gipuzkoa izendatu berri duten Ariana Alberdi oriotarra izan dugu Faktorian. “Duela urte batzuk normaltzat hartzen genuen baina gaur egun begiratuta, nolatan har dezakezu transexualitatea trastorno bat bezala?”

Your browser doesn’t support HTML5 audio

14 eta 15 urte artean burutu zuen transexual izateko prozesua Ariana Alberdik. "Esan behar dut Orio oso ondo portatu zela nirekin". Ospitalera bertaratu zen lehenengo aldia gogoan du Arianak. "Zortzi psikologo eta psikiatra niri itxaroten… Ea nire amak aitari adarrak jarri ote zizkion" galdetu zieten, "umeak atentzioa deitu nahi izateko sintoma bat" izan zitekeela justifikatuz. Tragedia ugariren iturri izan da aspalditik transexualitatearekiko estigmatizazioa, izan ere, Alberdik gogoan du bere buruaz beste egin zuen bere laguna: "Nahastuta ez banabil, 15-16 urte zituen... eskerrak, jada protokolo hori ez dago, baina interes falta bat sentitzen da".

RNB (Reinado Nacional de la Belleza) lehiaketako arduraduna Alberdirekin jarri ziren harremanetan bere Instagrameko profila gustatu zitzaielako. Zuzenean aukeratu zuten Miss Gipuzkoa bezala. Orain Miss Españarako lehiatzeko prest dago.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)