Itxi

Txistua

Hartu gogoan bere izena: Janitz Enparantza Alustiza. Orkestra zuzendari izan nahi duen txistulari aparta

Ane Albisu | EITb Media

16 urte ditu txistulari donostiarrak. Euskal Herriko Txistulari Gazteen Txapelketa irabazita etorri zaigu Faktoria saiora. Orkestra zuzendaritza ikasteko asmoa du Musikenen eta bere maila ikusteko, zuzeneko pieza eskaintzeaz gain, Ansorena eta Mendizabal txistulari maisuen laudorioak entzun ditugu

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Janitz Enparantza Alustiza 16 urteko txistularia izan dugu "Faktoria" saioan zuzeneko musika eskainiz. Gonzalez Bastida konpositorearen "Txori hegala" pieza jo digu. Txapelketan jo zuena, baina bertsio laburragoan, irratirako moldatuta.

Gaitasun handiko gaztea da Janitz eta 16 urterekin Batxilergoko bigarren maila bukatzen ari da, bi ikasturte aurreratuta doalako. Datorren ikasturtean Musikenen hasi nahi du orkestra zuzendaritza ikasten. Alemaniara ere joan nahiko luke "kulturari garrantzia handia ematen dion herrialdea delako".

Orainaldi bikaina duela argi dago eta etorkizun handia ikusten diote gazteari txistuaren maisuek. Jose Inazio Ansorena eta Garikoitz Mendizabal-en hitzak entzun ditugu eta horietan oinarrituta, esan dezakegu, gogoan hartzea merezi duen musikaria dela Janitz Enparantza Alustiza.

Sorpresatxo hunkigarria ere eskaini diogu arreba Suak bidali dion mezuarekin.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)