Txirrindularitza
Eugenio Goikoetxea: tortilla, xerra eta arroz esnea gosaldutako garaipen haiek...
Ane Albisu | EITb Media
Eugenio Goikoetxea txirrindulari ohia eta urte luzez Caja Rural taldeko zuzendari izandakoa, Euskadi Irratiko txirrindularitza adituen taldean ari da orain eta zuzeneko emankizunak aditu iritziarekin janzten ditu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskal Herriko itzuli gogoangarria izan da aurtengoa eta kontakizun zirraragarriak egin dituzte Euskadi Irratiko kirol esatariek Eugenio Goikoetxearen iritziekin jantzita. Gaur "Faktoria" saioan Eugenio hobeto ezagutzeko aukera izan dugu. Jon Altunak, Joxe Mari Apaolazak eta Arritxu Iribarrek galdera bereziak egin dizkiote.