Kargatzen...
Itxi

FAKTORIA berezia Paristik

Euken Ostolaza: "Frantzian gizartea oso islamizatuta dago, elkarbizitza asko zaildu da"

P.G. | EITb Media

Frantziak bizi duen egoeraz eta hauteskundeen emaitzek kulturan izan dezaketen ondorioez hitz egin du Radio France irratiko abesbatzako tenore den Euken Ostolazak. Frantziak egoera "dramatikoa" bizi duela eta herritarrek politikoenganako fedea erabat galdu dutela esan digu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Mezu ezkorra utzi digu Euken Ostolazak "Faktoria" saioan. Bere hitzetan azkeneko bost urte hauetako gobernua "hutsala" izan da, dirua eta bankuen menpe bizitu direla iritzi dio, "materialismo ikaragarri batean murgilduta", eta hortik etorri da gero eta handiagoa izatea abstentzioa: "Hori oso esanguratsua da eta oso larria".

Radio France abesbatzako tenoreak salatu du bestalde, Frantziako gizartea oso islamizatuta dagoela eta ia oharkabean, lanerako eta bizitzarako kodeak aldatu direla herri eta hiri askotan: "Etorri zaigu beste kultura bat kanpotik, izugarrizko indar erlijioso intransigente batekin eta horren aurrean noraezean gabiltza, nola kudeatu ez dakigula, armarik gabe aurre egiteko".  Salatu du islamismoaren gorakada horren ondorioz tolerantzian atzera egin dela nabarmen eta hori nolabait "orekatu" beharra dagoela aldarrikatu du.

Ostolazak bereiztu egin ditu Frantziako eskuin muturrra eta Espainiakoa: "Frantziako eskuin muturrak ez dauka zer ikusirik VOXekin, VOX frankismoa da eta Frantizan  ez litzateke inoiz esistituko".

Nolanahi ere, eskuinak irabazteak kulturari ez diola mesederik egingo ziurtatu du, eta laguntzen murrizketa iragarri du: "eskuinera joatea beti izaten da txarra kulturarentzat".

Opera bat ere proposatu du Frantziak bizi duen une "dramatikoa" irudikatzeko: Francis Poulenc musikagilearen "Karmeliten elkarrizketa" opera, XX. mendeko opera frantses antzeztuena.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)