Komikia
Josune Urrutiaren "Hoy no es el día", minbizia eta artea, marrazkiaren indarra
Ane ALbisu | EITb Media
Josune Urrutia artista bilbotarrak "Hoy no es el día" komiki liburua argitaratu du eta izen bereko erakusketa du orain zabalik Gasteizko Zuloa liburu-dendan. Minbizia esperientzia eraldatzaile gisa baliatu duten sei emakume artistaren lanekin. osatutako proiektua da, berea ere tartean dela
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Josune Urrutia Asua artista bilbotarrak hainbat lan ditu argitaratuta bere minbiziaren inguruan, eta berriena du Hoy no es el día. Minbiziari artearen bidez begiratu dioten sei emakumeren lanak bildu ditu liburuan eta erakusketan. Susan Sontag, Audre Lorde, Anna Halprin, Beatriz da Costa, Jo Spence eta Hannah Wilke hartu ditu erreferentzia gisa. Erakusketa Gasteizko Zuloa liburudendan dago ikusgai uztailaren 2-ra arte.
Marrazkiak terapia gisa duen indarraz, Medikuntza grafikoaz, Anguleman egin zuen egonaldiaz ("Pasada bat izan zen" esan digu) eta esku artean dituen proiektu berriez jardun dugu Josune Urrutiarekin: Irungo mugan migratzaileekin gertatzen direnak jasoko dituen erakusketa aipatu digu adibidez. Bere marrazkiekin eta Arkaitz Saiz-en argazkiekin osatuko dute erakusketa eta Irungo Amaia zentroan irekiko dute maiatzaren 6 tik aurrera. Bizkaiko Txakolinaren elkartekoen eskariz ere ari da komiki labur bat egiten.