Teknologia eta hezkuntza
Jone Zalduegi: "Nerabeek eta gazteek triste eta bakarrik sentitzen direla esaten digute"
Ane ALbisu | EITb Media
Jone Zalduegi Emoki-ren sortzaile eta bertako hezitzailearekin aztertu ditugu teknologiarekiko gehiegizko mendekotasunak gaztetxoengan dituen eragin kaltegarriak. Helduok gara ispilu eta denok daukagu zer ikasi eta zer aldatu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Jone Zalduegi Emoki-ren sortzaile eta bertako hezitzaileak urteak daramatza gazte, hezitzaile eta gurasoekin lanean teknologiak mendean har ez gaitzan. Mendekotasun arazo larriak ari da eragiten teknologia eta ondo kudeatzeko asko daukagu ikasteko. Helduok erreferentzia eta ispilu izan gaitezkeenez, geuregandik hasi beharko genuke, teknologiaren erabilera egokia egiten.