Itxi

Bizitza oholtza gainean

Jose Kruz Gurrutxaga: "Oraindik kalean Karlos bezala ezagutzen naute askok eta oso pozik hartzen dut"

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

Hogeita hamar urte baino geihago daramatza Jose Kruz Gurrutxagak aktore lanetan, eta azken urteetan batez ere antzerki munduan aritu bada ere, telebistako hastapenak gogoratzen hasi dugu elkarrizketa.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Komedialdia hasiko da Gasteizen datorren astean, eta tartean Jose Kruz Gurrutxagak "Arranopola" izeneko obra berria estreinatuko du; stand up comedy formatuan aurkeztuko du, eta duela urte batzuk landu zuen "Umorea" ikuskizunaren jarraipen moduko bat izango da.

Hori oraintxe eskuartean duen lana da, baina gazte gaztetatik dihardu aktore azkoitiarrak arte eszenikoen munduan, eta, besteak beste, aitortu digu oraindik ere jende askoren memorian "Goenkale"ko Karlos izaten jarraitzen duela. Lehen urte haiek gogoratuz eta orain arte bidean ezagutu dituen Aritza Rodriguez eta Iñaki Salvador lagunen sorpresak ere gustora hartu ditu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)