Ingurumena
Landarlanek ere lehenbailehen batzartu dadila eskatu dio Enirio-Aralar mankomunitateari
Edurne Huesa Ingurumen Elkarteko ordezkariak dio ez dutela onartuko aspaldi malkar guneetan egin ziren txaboletara pista gehiago irekitzerik.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Aralarko larre irekiera ekitaldiari abeltzainek egindako boikotaren ondoren, Landarlan Ingurumen Elkarteak lehen bait lehen batzartu eta kontuak eman ditzala eskatu dio Enirio-Aralar mankomunitateari. Horretan ez beste arrazoibideetan, ordea, artzainen kontra egin du Edurne Huesa elkarteko ordezkariak eta kontrol zorrotzagoak ezarri ditzatela exijitu die mankomunitateari eta Diputazioari. Artzainei, berriz, gogoratu die babestutako eremuan ari direla lanean: "Bada garaia onartzeko txabola batzuk aspaldi egindakoak direla; autoak ez zeuden garaian, malkar haundiko lekuetan asko", adierazi du eta zera gaineratu: "Ez dugu onartuko bertara pistak ireki daitezen. Hara joatea erabaki duen artzainak onartu egin beharko ditu ondorioak. Horregaitik jasotzen dituzte diru-laguntzak".