Itxi

Kooperazioa-Nepaldala

Miren Beroz: "Bajhang-en (Nepal), duela 100 urte bezala bizi dira; xamanen arauen menpe"

Ainhoa Urretabizkaia | EITb Media

Miren Berozek duela sei urte utzi zuen Hondarribia eta Nepalera joan zen; batetik, bere pasioa den mendizaletasunari jarraiki, eta bestetik, eta batez ere,kooperazioan sakontzera. Nepaldala izeneko gobernuz kanpoko erakundea sortu du, Bajhang eskualdeko neskei laguntzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euskal Herrian dena utzita joan zen Miren Beroz hondarribitarra Nepalera. Umetatik eta gurasoek bultzatuta mendizaletasuna odolean darama eta Katmandu ezagutu zuenean herrialdearekin erabat maitemindu zen. Hemen zuen lan finkoari uko egin eta kooperazio lana egitera joan zen Nepalera. Horrela, bere kabuz eta lagun batzuekin Nepaldala gobernu kanpoko erakundea sortu zuen; batez ere, Bajhang eskualdeko neskei laguntzeko ekimena da hau eta guk ere hemendik nola lagun dezakegun azaldu digu. Bertakoen errealitatea nolakoa den jakiteko Berozen bertatik bertarako testigantza eman digu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)