Nagusien zaintzaz
Bide berriak, zahar-ahalduntzerantz
Adinduek euren zainketari buruzko erabakietan parte hartu ahal izatea. Hori dute ardatz nagusien zaintzari lotutako estrategia berriek, Irati Mogollon ikerlariak kontatu digunez. EtxeTIC zerbitzua, Usurbilgo zaintzen ekosistema sortzeko prozesua eta Koobizitzaren esperientziak ezagutu ditugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Zahar-ahalduntzea". Kontzeptu berri hori darabil Irati Mogollon soziologoak nagusien zaintzaren paradigma berriaz ari denean. Nagusiek eurek euren zainketaren buruzko erabakietan parte hartu behar dutela esan du "Faktoria" albistegian adinekoen egoitzen eredu berriaz osatu dugun tarte berezian, eta nabarmendu du ditugun zerbitzu eta baliabideek bide horretara egin behar dutela iraganbidea.
Norabide horretan ari diren hiru ekimen ezagutu ditugu: Bilboko Etxaniz zentrotik eskaintzen duten etxeTIC zerbitzua, lehenik. Usurbilgo zaintzen ekosistema eta etxebizitza kooperatiboen Koobizitza plataforman biltzen diren elkarteena.
Bilboko Etxaniz egoitzan eskaintzen dute etxeTIC zerbitzua