Jin eta joan. Errepikatzeaz.
Ikasturtea errepikatzeak zerbaiterako balio du? Ze kasutan?
Euskadi Irratia
LOMLOE legeak salbuespenezko bihurtu du ikasturtea errepikatzea, berez jada ez-ohikoa dena. Baina nola motibatu behar dira suspentso asko dituzten ikasleak eta ze kasutan izan daiteke errepikatzearen aukera eraginkorra?
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ikasleen motibazioaz, ebaluazio motaz, eskola zein familien ardurez eta hezkuntza baliabideez aritu gara Jin eta Joan, ikasturtea errepikatzeari buruzko aferaz hitz egiterakoan. Ana Luisa López Euskal Herriko Unibertsitateko didaktika saileko zuzendaria, Nagore Ipina Mondragon Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa, Ainara Jauregi Bigarren Hezkuntzako irakaslea eta Ricardo Arana irakasle eta Euskadiko Eskola Kontseiluko kide ohiarekin aztertu dugu gaia.
Asteko gai polemiko bat hartu eta bere ertz eta ikuspegi ezberdinetatik jorratzen du Aritz Agirrek ostiralero, 'Jin eta Joan' "Faktoria"ren baitako sekzioan. Gaurkoan Elena Laka, Hedoi Etxarte eta Ibai Fernandez solaskideekin batera.