Kargatzen...
Itxi

PARRANDAKO BITXIKERIA

Asier Gomez: "Jabea iritsi bitartean kubata bat prestatu nuen"

Jon Castañeda-EITB media

Asier Gomez gazte gernikarraren pasadizoa "birala" bihurtu da Tik Token 250.000 ikustaldi lortuta. Taberna bateko komunean lokartu eta lokala itxi zutenean esnatu zen.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Duela hilabete "birala" bihurtu zen Barratik kalera proiektuaren Tik Tokeko bideo labur bat. Kanaleko bideoetan jaian dabiltzan gazteak elkarrizketatzen dituzte humore printza batekin. Asier Gomezekin egin zuten topo eta berak lotsarik gabe kontatu zuen fakultateko lagunekin jaia egiten ari zela gertatutakoa. Bideoa birala bihurtu da Tik Token eta Twitterren, hainbesteraino ezen kalean ezagutzen duten. Jaian zegoela, gauerdian komunean lokartu eta esnatu zenerako taberna itxita zegoen.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)