Itxi

Estuasuneko sukaldaritza

Terra e mare pasta prestatu du Iker Markinezek

Garazi Urdanpilleta | EITb Media

Italia ardatz hartuta etorri zaigu Iker Markinez, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldaria. Pasta ondo egosteko sekretuak kontatu dizkigu, eta lurreko eta itsasoko osagaiekin pasta plater bikaina prestatzeko errezeta proposatu digu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Pasta da Italiako sukaldaritzaren erreferente nagusia. Baina, guk prestatzen dugunean, ez al dugu ia beti modu berean prestatzen? Eta nola egosi beharko genuke ondo geratzeko? Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak, Iker Markinezek, "Faktoria" magazineko Estuasuneko sukaldaritza tartean, lehen-lehenik, pasta ondo egosteko sekretuak kontatu dizkigu:

-Gatza ura irakiten hastean bota

-Ez oliorik bota

-Pasta uretan sartzena mugitu

-Egosketa denbora errespetatu.

Terra e mare pasta proposatu digu:

Osagaiak:

-Pasta

-Tipula bat

-Onddoak

-Cherry tomateak

-Ziazerbak

-Ganba zurituak

-Txirlak

-Olioa

-Gatza

Errezeta:

 -Tipula moztu eta erregosi. Onddoak zatitu eta bertara bota. Erregosi. Tomateak eta ziazerba eskukada handi bat gehitu.

 -Pasta egosten ari den lapikotik kazokada bat ur bota osagai horien gainean guztia ligatzeko.

-Espagetiei ura kendu.

-Ganba zurituak eta txirlak bota zartaginera, eta, jarraian, pasta bota. Tapa jarri. Bi minututan ganbak eta txirlak eginak egongo dira.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)