Kargatzen...
Itxi

Historia musikaz idazten

Izaro: "Urrezko amets batean nago"

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

Izaro ia 6.000 zaleren aurrean aritu da Donostiako Belodromoan; emakume musikari batek inoiz bertan bildu duen jendetza handiena izan zen. Hiru estudioko diskoren ostean, jarraitzaileak pilatu eta pilatu dabil mallabiarra baina, oinak lurrean mantentzen saiatzen da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Limones en Invierno izeneko diskoa kaleratu zuen Izarok 2020an eta hilabetera iritsi zen itxialdia; ondorioz, lan horrekin eman beharreko kontzertu guztiak bertan behera utzi behar izan zituen.

Egoera horrek ekarri du aurten Limones de oro kolaborazioz betetako diskoa plazaratzea, eta baita hein batean Belodromoan berezia izatea nahi zuen kontzertu hori ematera. Sorpresaz betetako zuzenekoa izan zen, eta momentu onenak errepasatzeko aukera izan dugu.

Bideoak (2)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)