Txekhov euskaraz
Iker Sancho: "Errusiak badauka tarteka mundua harritzeko gaitasuna, onerako zein txarrerako"
Ainhoa Urretabizkaia | EITb Media
Euskal Herriko Unibertsitatean errusiera irakasten du Iker Sancho lazkaotarrak duela hogei urtetik. Itzulpengintza eta eslabiar filologia ikasi zituen eta orain, "31 ipuin" izeneko liburuan, Anton Txekhov autore errusiarraren ipuin batzuk euskaratu ditu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Anton Txekhov,autore errusiar ezaguna euskaraz irakurtzeko beste aukera bat ekarri digu Iker Sancho itzultzaileak. 31 ipuin izeneko bildumak pasa den mendeko Errusia ulertzeko gako batzuk ematen ditu, eta bide batez, orain albistegietan hain presente dugun Errusia eta Ukrainaren arteko gatazkan beste ikuspuntu bat eskaintzen du, gainera. Gizarte errusiarrera gerturatzeko baliagarria eta ia aktualitarerik galdu ez duen liburua: 31 ipuin.