LGTBIfobiaren eguna
Imanol Alvarez: 'Sexualitatez gutxi hitz egiten zen eta homosexualitatez batere ez'
Maider Segurola | EITb Media
EHGAM Euskal Herriko GayLes Askapen Mugimenduko sortzaileetako bat izan zen Imanol Alvarez eta homofobiaren munduko egunean elkartearen sorreraz hitz egin dugu berarekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
1977an aurkeztu zen jendaurrean EHGAM. Frankismoa amaitu berritan, tunel batetik irteten ari zen gizartearekin parekatu ohi du Imanol Alvarezek garai hura eta lehen pauso horiek nola eman zituzten azaldu digu "Faktoria"n.
Garai hartako ezjakintasuna, emakumearen papera eta azken boladan izandako gertakariek sortarazten dioten kezka ere azaldu dizkigu Alvarezek.