Ikusmen desgaitasuna
Punttuka; braillez zein tintaz euskaraz irakurtzen eta idazten ikasteko metodoa
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
Etxarri-Aranazko "San Donato" eskolan "Punttuka" proiektua ezagutu dugu;irakurtzen eta idazten ikasteko metodo aitzindaria landu du Nafarroako hezkuntza bereziko baliabideen zentroko ikusmen taldeak. Praktikan jarri dugu ikusmen urritasuna duen Aitor Laplaza ikaslearekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hiru urten eman dituzte Nafarroako Hezkuntza bereziko balibideen zentroan, ikusmen taldeak "Punttuka" proiektua gauzatzen. Materiala euskaraz izateaz gain, ikasle guztiak elkarrekin lantzeko tresna baliagarria da. Material hau nolakoa den eta nola erabili daitekeen azaltzeko ikusmen taldeko Puri Mugiro izan dugu gurekin.
Gainera, Aitor Laplaza ikusmen urritasuna duen 11 urteko haurrarekin praktikan jarri dugu ekimena. Azken honi laguntzen Oihana Urdangarin ere izan dugu: gaur egun eskolako zuzendaria da, eta azken urteetan Aitorri braillea erakutsi dion hezkuntza bereziko irakaslea da.