Enpresabidea
Maite Reizabal: "Autokarabanak edo ginebra ere gure ekonomiaren parte dira"
Maider Segurola | EITb Media
Ekonomiari buruzko agerkari digital berria sortu dute; Enpresabidea. Maite Reizabal kazetaria bertako erredakzioburua "Faktoria"n izan da eta euren helburu eta asmoak azaldu dizkigu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Enpresabidea bertako informazio ekonomikoa eta enpresarialean espezializaturiko egunkari digitala da, euskaraz egina eta lurraldean errotua. Ekonomiaz modu zabalean aritzeko bokazioz sortu da eta gaia modu erakargarri eta hurbilean jorratzea da helburua. Hala, ekonomia eredu ezberdinetako enpresak, ofizio edo sektore jakin bati buruzko artikuluak edo finantza albisteen gaineko gogoetak bilduko dituzte. Pilar Kaltzada eta Niko Cuencarekin batera, Maite Reizabal kazetaria dago proiektuaren atzean.