Itxi

Pasaiako portua

David Candelario, Pasaiako portuko zuzendaria: "Nafarroako potasa meategiaren portua izan nahi dugu"

OIhane Yustos | EITb Media

Pasaiako portuko zuzendariak onartu du urteko lehen lau hilabeteetan ia % 5 murriztu dela jarduera, krisi ekonomikoaren, Ukraniako gerraren, baina, batez ere, "garraiolarien apirileko grebaren ondorioz".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Zenbakiak ez dira onak. Estatuko portuen garraio kopuruak kaleratu berri ditu Espainiako gobernuak eta Pasaiako portuak susmatzen zuen jetsiera baieztatu du. Ia %5ko murrizketa, batez ere garraiolarien grebaren eraginez. Baina, Ukrainiako gerrak ekarri duen egoera ekonomikok ere utzi ditu ondorioak, 'gu industriaren ispilu gara' esan du Faktoria albistegian David Candelariok, Pasaiako Portuko zuzendariak. Lehengai faltak garraioen etetea ekarri du eta Pasaiako negozioan eragin du horrek.

Siderurgia eta autoen garraioa da gaur egun portuko negozio nagusiena. Txatarrarena ez , 'ez du duela 20 urte zuen pisua' aitortu du Candelariok eta etorkizunera begirako estrategia diseinatzen hasi dira. Nafarroan 2024.urtean ustiatzen hasiko diren Potasa-meategiaren 'portu natural' bihurtu nahi dute. Pasaiako portuko arduradunak hasi dituzte negoziaketak ustiapena kudeatuko duen enpresarekin eta bigarren esparru bat landu nahi dute: kontainerren sektorea. Gaur egun ez da bat ere Pasaian baina, jorratu litekeen norabidea dela aurreratu du David Candelariok, 'ez beste portuek mugitzen dituzten tamainetara iristeko, ez Bilbokoaren neurrikoa, baina 'guk ditugun ezaugarriak baliatuz egin dezakegu edukiontzien garraioa'.

Audioak (1)