Itxi

Paname Lore Estudioa

"Lehen unetik erantzun oso ona jaso dugu eta gazte jende asko hurbildu zaigu lore estudiora"

M.S. | EITb Media

Paname Lore Estudioa David Mola eta Victor Ramosen proiektua da. Ohiko lore denda bat baino gehiago izateko helburuz sortu dute eta loreak arte disziplina ezberdinekin uztartzen dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Sare sozialetan gure alderik onena erakusten dugula, hori bagenekien. Horregatik gaur sare sozialetan oso oso itxura ona hartzen diogun toki batera hurbildu gara benetan halakoa ote den jakiteko. Lore denda bat da baina badu ukitu berezi bat. Loreak eta artea josten dituen proiektua da Paname Lore Estudioa. Hala, lore larrosaz osaturiko zapata bat, goroldio liofilizatuz osaturiko tapizak edo kolore flureszentedut kaktusak eskaintzen dituzte David Molak eta Victor Ramosek Donostiako Etxaide kalean duten dendan.

Audioak (1)