EiTB 40. urteurrena
EiTBren ibilbidearen hiru pintzeladaren gainean osatu du fanfarria Xabier Otaolak
M.S. | EITb Media
EiTBren 40. urteurrena ospatzeko fanfarria bat konposatu du Xabier Otaola konpositoreak. Musika konpositorea izatez gain irakaslea ere bada Leioako kontserbatorioan eta Bilboko Ibarrekolanda ikastetxean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Xabier Otaola konpositoreak oparia egin dio EiTBri bere 40. urteurrenean. Fanfarria bat osatu du eta horretarako gure etxea gogora ekartzen dioten hiru pintzeladaren gainean idatzi du pieza. Konposizio lana nolakoa izan den azaltzeaz gain, bere irakaslkuntza lanaz ere hitz egin digu "Faktoria"n.