Kargatzen...
Itxi

Ilustrazio Zientifikoa

"Beste erreminta tekniko-zientifikoekin lortzen ditugun irudiak gizarteari erakustea da gure helburua"

M.S. | EITb Media

EHUk eskaintzen duen ilustrazio zientifikoko graduondokoaren zuzendaria Maren Ortiz, Vega Asensio koordinatzailea eta Cynthia Horrillo ikaslea izan dira "Faktoria"n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Marrazkia eta zientzia beti egon dira lotuta. Argazkirik ez zegoenean ilustrazioak ziren zientzia irudiz azaltzeko bide bakarra eta egun ditugun baliabide guztiak erabili arren, oraindik ere ilustrazioak toki garrantzitsua du zientzian. EHUk ilustrazio zientifikoari buruzko graduondokoa eskaintzen du eta aitzindaria eta bakarra da horretan estatuan. Vega Asensio masterreko koordinatzailearekin, Maren Ortiz zuzendariarekin eta Cynthia Horrillo ikaslearekin aritu gara disziplina honi buruz hizketan.

Audioak (1)