Kargatzen...
Itxi

Erlezaintza

Balerdipeko Erleak: "Erlezaintzari buelta bat eman nahi diogu eta produktu berriak eskaini"

M.S. | EITb Media

Mattin Jauregi eta Inaxio Arin gazteen proiektua da Balerdipeko Erleak. Tradiziotik haratago produktu berriak sortzeko helburua dute eta betiko propoleo edo polenaz gain, sukaldaritzan bestelako aplikazioak landu nahi dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

AZTIren ikastaro bat egin ondoren jarri zituen Mattin Jauregik bere lehen erlauntzak eta gero batu zitzaion proiektura Inaxio Arin laguna. Gipuzkoan, Balerdipen, eta Nafarroa aldean dituzte erlauntzak eta erlezaintzaren betiko eskaintza zabaldu eta berritzea da euren nahia. Besteak beste, ezti-ura merkaturatzea dute buruan. Balerdipeko Erleak ezagutzeaz gain erlauntza barruko bizimoduaren inguruko azalpenak ere eman dizkigute.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)