Itxi

Unibertsitatearen egitekoaz

Nora doa unibertsitatea?

JOne LArrañaga | EITb Media

Lan merkatura bideratutako formazioa eta formazio humanistaren arteko oreka nola bideratzen ari den aztertu dute Alba Madinabeitia EHUko ikerlariak eta Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko enpresa fakultateko dekanoak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Unibertsitateak gizarteari egin behar dion ekarpenari buruzko eztabaida maiz etortzen da lehen lerrora. Baina azken aste hauetan, hainbat sektore ekonomikotatik profesionalak topatzeko dituzten ezinei buruzko albisteek indartu egin dute eztabaida hori. Zenbateraino begiratu behar dio unibertsitateak enpresek egiten dien dei horri? Ez ote dago unibertsitatea lanbide heziketa bihurtzeko arriskua? Kezka hori dutenek azpimarratzen dute unibertsitateak formazio humanista ere eskaini behar duela. Baina ba al dago dena uztartzeko biderik? Gaiaz elkarrizketan aritu dira Alba Madinabeitia pedagogian doktore, EHUko irakasle eta ikerlaria eta Lander Beloki Mondragon unibertsitateko enpresa fakultateko dekanoa.

Fernando Tapia EHUko ikasleen eta enplegagarritasunari buruzko errektoreordearen eta Xabier Riezu Deustuko unibertsitateko campuseko errektoreordearen hitzak ere jaso ditu "Faktoria"k.

 

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)