Kargatzen...
Itxi

Literatura

Mariasun Landa: "Liburu bat txori bat bezalakoa da, inoiz ez dakizu non pausatuko den"

M.S. | EITb Media

Mariasun Landa idazlearen izena jarri diote Errenteriako Koldo Mitxelena ikastetxean eraikin bati. Aitzakia hori hartuta, herriek idazle baten sorkuntzan izaten duten pisuaz, transmisioaz eta bere ibilbidean mugarri izan diren hainbat lani buruz aritu gara "Faktoria"n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Errenteriatik oso umetan alde egin zuen arren, maite du Errenteriak Mariasun Landa eta maite du Mariasun Landak Errenteria. Abiapuntu hori hartuta, bere ibilbidearen errepasoa egin dugu, literatur lanik kuttunenak eta pandemiak ekarri dion lasaitasuna hizpide hartuta.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)