Kargatzen...
Itxi

Uxue Apaolaza

"Eska dezagun alferkeriarako denbora"

Denboraz eta denbora libreaz egin du gogoeta idazleak, astebete lehenago Alaine Agirrek oin gisara utzitako "petatuta gaude"-tik abiatuta.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Badago aberastasuna eta dirua denontzat, eta horrela esanda sinplekeria bat dirudi, baina egon, badago; alegia, lana desbinkula dezakegu biziraupenetik, ez dugu zertan miseria erregulatzen ibili beharrik lan erreforma bat eta bestea, eta hurrengoa, inork behar ez dituen gauzak produzitzeko, beharrezkoak ez diren zerbitzuak emateko, zuzenean hil egiten gaituzten gerrak finantzatzeko... batzuen aberastasuna, beraz, denbora librea bermatzeko lanean, beharrezkoa denetik askoz harago. Denok eroso bizitzeko dagoeneko badauden baliabideak erabiliz, zenbat lan egin behar dugu? Lan hori denon artean banatuta zenbat lanordu lirateke bakoitzarentzat? Absurdoa arautzen ari gara. Eska dezagun alferkeriarako denbora. Denontzat. Alferkeriarako denbora duina. Baina horri iraultza esango litzaioke, hori iraultza bat litzateke, eta iraultzek eskatzen duten lana kalkulaezina da."

Audioak (1)