Azpiegiturak
Imanol Pradales: "Bidesariena arazotxo bat baino ez da kamioilarientzat"
jONE laRRAÑAGA | eitB mEDIA
Bizkaiko Azpiegitura eta Lurralde garapen diputatuak adierazi du garraiolariek normalizatuta daukatela Europako bidesarien sistema. Sektoreari laguntzeko kamioien flota berritzeko neurriak aztertzen ari da Aldundia.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bizkaiko Batzar Nagusiek foru araua udararako onartuz gero, Bizkaiko diputazioak urria-azaroan hasiko da bide-sariak kobratzen Barazarren eta Laudiotik Arrigorriagarako errepidean. Urtebete beranduagorako aurre ikusten du Kanpazarreko mendatean eta Cantabriarako bidean arkuak jartzea. Imanol Pradales Bizkaiko Azpiegitura eta Lurralde garapen diputatuak baztertu egin du, erregaien krisiak eraginda, data horiek atzeratzea. Azaldu du kamioilariek normalizatuta dutela Europa osoan dagoen bidesari politika eta ez hori dela arazo nagusia: "Erregaien prezioaren aldean, bidesariena arazotxo bat da eurentzat", esan du "Faktoria"n.
Ildo horretan jakinarazi du kamioilariek erregaien prezio altuengatik dituzten gain-kostuentzako neurriak aztertzen ari dela Aldundia. Euskal errepideetan dabiltzan kamioi askok, izan ere, 18 urte baino gehiago dituzte, eta motor berrien aldean % 40 gehiago kontsumitzen dute.