Emakunde saria
Maite Asensio: "Etengabe eraikitzen eta auzitan jartzen doan lan bat da eta hori taldean egiten dugu"
M.S. | EITb Media
Genero ikuspegiaz egindako kazetaritzari egin dio aitortza aurten Emakunde sariak. Sarituen artean da Berria egunkaria eta sari kolektiboaren ordezkari bezala, Maite Asensio kazetariak egin digu bisita "Faktoria"ra.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Pikara Magazine eta Lucia Martinez Odriozola EHUko informazio zientzien fakultateko irakasle izandakoarekin batera, Berria egunkariarentzat izan da aurtengo Emakunde saria; genero-ikuspegia txertatzen duen emakumeen eta gizonen berdintasunarekin konprometitua dagoen kazetaritzarentzat. Maite Asensio kazetaria izan da "Faktoria"n Berria-ko ordezkari gisa.
Eduki feministak lantzeaz eta enpresa barruko funtzionamendu feministaz aritu zaigu, gaien planteamendua auzitan jartzeaz, kazetaritzaren arduraz, baita profesioa despatriarkalizatzeko beharraz ere.