Gaixotasun arraroa
Hodei eta Ilargi, bizitza "Batten" borroka
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
Hodeiri duela urtebete "Batten" gaixotasuna diagnostikatu zioten; 6 urte ditu eta neurodegeneratiboa da, eta gaur egun 4 urte dituen Ilargi arrebari ere eragiten dio. Joseba Bilbao eta Joana Aramendia gurasoekin hitz egin dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Inor gutxik ezagutzen du "Batten" gaixotasuna, gaitz arraroa da eta, beraz, beste askorekin gertatzen den bezela gutxi ikertu den gaixotasuna da. Hala ere, Joseba eta Joanari gertutik egokitu zaien gaixotasuna da; euren seme alaba Hodei eta Joanak jaso zuten diagnosi hori, eta ahalik eta bizitza duinena izateko elkartea sortu dute "Hodeilargi" izenekoa.