Arrate Olaiz, IBARMIA
"Ziurgabetasunera ohitu gara. Ikasgaia da azkar egokitzen ikasi behar dugula"
P.G. | EITb Media
Pandemia ondoren bi urteko atzerapenez itzuli den makina erremintaren azokan eskarmentu luzea du IBARMIA enpresak. Sektorearen egoeraz, pandemiaz, lan egiteko molde berriez eta beharginen faltaz hitz egin digu FAKTORIAn, enpresa azkoitiarraren berrikuntza zuzendariak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Hornidura arazoak, prezioen garestitzea, garraio greba..beti dago zerbait eta ezin da aurre ikuspenik egin edo planik osatu. Denak berdin gaude ordea eta ikasgaia da, egoera berrira azkar egokitzen ikasi behar dugula, beste inork baino lehenago erantzuna emateko". Arrate Olaiz IBARMIAko berrikuntza zuzendariaren hitzetan, malgutasuna da hitz gakoa, malgutasuna lan egiteko moduan baina baita eskaintzen diren makinetan ere, lehen ez bezala, "bezeroak gauza ezberdin asko egin ditzaketen makinak nahi dituelako orain".
Pandemia igarota eta Ukrainako gerraren itzalpean ekin diote bi urtez behin egiten den makina erremintaren azokari Barakaldoko BEC erakustazokan. "Ilusizioz eta itxaropenez pandemia eta gero etxean egiten den lehen azoka baita". Arrate Olaizen hitzetan, merktaritza harrermanak berreskuratu eta negozio aukerak zabaltzeko balio du azokak, "bost eguneta jende pila bateik izan ditzakezulako aurrez aurrezko hartuemanak di da batean".
Erronken artean, sektorea erakargarria egitea gazte eta emakumeentzat: "asko nabaritzen dugu langile falta, denetarik behar dugu, lanbide heziketako ikasleak, erdi mailakoak ea beste ikasketak dituztenak, adibidez orain arte industriara hainbeste hurbildu ez diren informatikariak eta adin artifizialean adituak direnak. Nire ustez Euskal Herriak gaur egin duen arazo nagusienetakoa da".