Itxi

Migrazioa

Koldo Casla: "Boris Johnsonen migrazio politika ez da legezkoa, ez da beharrezkoa eta ez du funtzionatzen"

JOne LArrañaga | IETb Media

Essexeko unibertsitateko Giza Eskubideak, Nazioarteko Zuzenbidea eta Politika irakasle-ikerlariak uste du Erresuma Batuak Ruandarako dituen beste hegaldiak ere gerarazi ahal izango direla helegiteen bidetik

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Koldo Casla Essex-eko unibertsitateko Giza Eskubideak, Nazioarteko Zuzenbidea eta Politika irakasle-ikerlariak uste du Erresuma Batutik Ruandara migratzaileak deportatzeko prestatu dituzten hurrengo hegaldiak ere geraraziko dituztela nazioarteko epaitegiek. Adierazi du Boris Johnson kultur gerra batean sartuta dagoela eta migratzaileak erabiltzen ari dela bere posizio politikoa indartzeko.

"Baina migrazio politika hori", iritzi dio, "ez da legala, ez da beharrezkoa eta gainera, ez du funtzionatzen". Gogoratu du apirilean hitzartu zuela Londresko gobernuak Ruandarekin migratzaileak hara deportatzeko ituna eta ordutik hona Erresuma Batura legez kanpo sartzen diren pertsonen kopurua ez dela jeitsi. 

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)