Kargatzen...
Itxi

SUIZIDIOA

Iñigo Antsorregi: "Pilulak irensteko puntuan nintzela esan nion amari; lagundu, nire burua hil nahi dut eta"

Amaia Eneterreaga | EITB Media

Bere buruaz beste egiteko saiakera egin eta bi urtera, Iñigo Antsorregik depresioak eta antsietateak eragindakoak kontatu dizkigu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Muturreko egoeran ikusi zuen bere burua Iñigo Antsorregik. Depresioak eta antsietateak eraginda, bere buruaz beste egiteko nahia eduki zuen. "Faktoria"n egindako elkarrizketan kontatu digunez, 'iluna' eta 'oso deserosoa' zen ahots batek, bere buruaz beste egiteko tentarazten zuen etengabe. Egun batean, ahots horri kasu egitea erabaki zuen. Bere burua hiltzeko saiakera egin zuen.

Zorionez, hilabete oso zailak igaro bazituen ere, laguntza eskatzea lortu zuen. Iñigok, alderik zailena izan zela kontatu digu eta azaldu du, depresioan dagoen pertsona batentzat ez direla lagungarriak "laguntza eskatu" edo, "nolatan nahi duzu hori egin, bizitzan gauza on asko dituzu eta!" moduko esaldiak. Borondaterik onena edukita ere, depresioan dagoen pertsonaren bakardadea eta errua areagotu ditzakeela azaldu digu.

Audioak (1)