Itxi

Estuasuneko sukaldaritza

Iker Markinezen udarako proposamena: melokotoi erreak eta anana karamelizatua izozkiarekin

Garazi Urdanpilleta | EITB Media

Izozkia izan dugu gaur osagai nagusi, eta bere horretan jan beharrean, melokotoiak eta anana erabilita azkenburuko ezinhobea prestatzen erakutsi digu Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Izozkia izan dugu gaur protagonista. Bere horretan jan genezake, jakina, baina azkenburuko erraz eta landuagoa prestatzen irakatsi digu Iker Markinezek, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak "Faktoria"ko Estuasuneko Sukaldaritza tartean: melokotoi erreekin eta anana karamelizatuarekin.

Errezeta

-Melokotoia erditik moztu, hezurra kendu, labeko erretiluan jarri, azukre pixkat gainetik bat, erretiluari ur pittin bat bota, eta 15 minutuz 200 gradutan.

-Anana gordina xaflatan moztu, azala kendu, eta erdik zati gogorra kendu. Zartagonean gurin pixka bat jarri eta anana xafla bota. Azukre pittin bat bota, pixka bat karamelizatu, buelta eman, karamelizatu eta atera.

Bi kasuetan, epel dagoela jarri izozkia alboan edo gainean.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)