Bertsolaritza
Oihane Perea: "Bertsoa da nire bizitzako motorra"
M.S. | EITB Media
Lau aldiz Arabako txapeldun izan ondoren lehia utziko duela jakinarazi du Oihane Pereak eta bere ibilbidearen errepasoa egiteko tartea hartu dugu "Faktoria"n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
12 urterekin Serapio Lopez irakaslearekin hasi zen bertsotan Oihane Perea ikastolako laborategian hezurdurak alboan zituela. Handik Gasteizko bertso-eskolara egin zuen salto eta bere adineko gazteekin aritu nahi zuelako bera hasi zen gero gazteei bertsotan irakasten. Hogeita hamar urte inguru joan dira geroztik, ehunka plaza eta dozenaka txapelketa. Lau aldiz izan da Arabako txapeldun Oihane Perea eta azken finalean lehia uzteko bere asmoaren berri eman zuen. Bere ibilbidearen errepasoa egin dugu Faktorian eta aitortu digu bere nahia amona bertsolaria izatea dela.