Ibon Onaindia psikologoa
"Kalera irteteko eta harremantzeko dugun irrika ondo kudeatzeko gakoa da nork bere burua ondo ezagutzea"
P.G.
Uda sasoiko FAKTORIAn sikologia gaiak aztertuko ditugu astelehenero Iban Onaindia EHUko sikologia irakaslearekin. Gaurkoan, jaiez gozatzeko dugun irrikaz mintzatu gara berarekin. Bi urte eta gero portaera ezberdinak ikusiko ditugula esan digu,"espero dugu ondo pasatzea eta ondo portatzea ere".
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Pandemia eta gero, herriko jaiez bete zaigu udako egutegia. Antsia eta antsietatea baino gehiago, gauzak egin eta harremantzeko irrika somatu du Ibon Onaindia psikologoak, Euskad Irratiko 'Faktoria' saioan kontatu digunez: "Oraintxe ez da antsietatea sortzen ari dena, justu kontrakoa baizik. Antsietatetik irtetzen ari gara eta horrek egiten du gero eta irrika gehiago izatea gauzak egiteko. Oreka berreskuratu beharko dugu".
Jaiez gozatzeko dugun irrika ondo kudeatzeko nork bere burua ondo ezagutzea da onena, Onaindiaren hitzetan: "Batzutan euforia puntu batean egon gaitezke, non ez garen erabat eroso sentitzen; momentu horretan bagaude, gure buruari galdetu behar diogu zergatik gauden horrela, hortik aurrera egoera aztertu eta horren arabera erantzun".
Joan deneko bi urtetan, harreman sozialak asko gutxitu direla eta gauza asko galdu ditugula adierazi du Ibon Onaindiak: "Oso modu atipikoan eboluzionatu dugu eta harreman sozialietan fenomeno berriak sortu dira, aurretik ikusi gabeak. Udan gauzak ondo badoaz eta zazpigarren olatuak uzten badigu, portaera ezberdinak espero ditugu. Ondo pasatzea eta ondo portatzea espero behar dugu".