Itxi

MEMORIA ETA BIZIKIDETZA

Iker Uson: "Memoriaren lanketan gazteak ahaztu dira, transmisio falta dago"

IMANOL DE LA VARGA | EITb Media

Miguel Angel Blancoren hilketaren 25. urteurrenean aztertu nahi izan dugu memoriaren transmisioa nola jasotzen duten gazteek. Iker Uson eta Aintzane Ezenarro gonbidatu ditugu "Faktoria"ra.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Iker Uson ikertzaile, politologo, gizarte langile, Deustuko Unibertsitateko irakasle ohi eta "Baketik"eko koordinatzaile izandakoarekin aztertu dugu gaia. "Unibertsitate-ikasleen ekarpena Euskadiko bake eta elkarbizitzaren sustapenari" izeneko tesia aurkeztu berri du.

Urte hauetan guztietan memoria eta bizikidetzaren auzian gazteak ahaztuak izan direla ondorioztatu du Usonek. Transmisio falta, transmisio ahula, egon dela uste du; katearen haustura.

Kasu edo atentatu zehatzen ezagutza eskasa duten arren, oro har, indarkeriarekin kontrako jarrera irmoa dute gazteek. Hori bai, zalantza eta baldintza batzuk planteatzen dituzte, eta kasu batzuetan, Indarkeriaren zilegitasunaz galdetzen zaienean, baldintzak ere jartzen jarraitzen dute.

Aintzane Ezenarro, Gogora: Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria bat etorri da hausnarketarekin. Gizarte mailako balorazio kritiko integrala eskatu du Ezenarrok; ezin dakiekeelako gazteei soilik eskatu helduek egin gabeko lanketa egitea. Dio, indarkeria gero eta sektore gutxiagok babesten duten arren, badirela oraindik gizarte gisa erantzun beharreko galderak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)