Kargatzen...
Itxi

ELKARRIZKETA

Luis Martin Montejok 87 urterekin atera du Batxilergoko titulua

Amaia Eneterreaga | EITb Media

Bizi osoa lanean igaro ondotik, ikasteko, gazteekin harremantzeko eta gauza berriak probatzeko nahia duela kontatu digu "Faktoria"n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

14 urterekin utzi behar izan zuen eskola Luis Martin Montejok eta 2012an ekin zion berriz ere ikasteari. 10 urteren ostean, 87 urterekin, Batxilergoko titulua eskuratu berri du. Gehien gustatzen zaion ikasgaia marrazketa teknikoa dela kontatu digu.

Batxilergoko titulua atera berri duen honetan, etorkizunera begirako aparailu bat sortzen ari dela eta euskaltegian ere izan dela azaldu digu. Muga asko gainditu dituen adibide argia da Luis. "Faktoria"n, haren ibilbidea ezagutu dugu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)