Suteak
"Alerta eta kezka handia da. Unea oso larria da"
JOne Larrañaga | EITb Media
Alertan da berriz Nafarroa, sute handiak izan zirenetik hilabetera. Basoetako kalteak kualitatiboki neurtzen jarraitzen dute basozainek; nekazariak, aseguruen esperoan. Agroseguro kontsortzioak bi milioi euroko kalteordainak aurre ikusi ditu. Bikoitza behar lukeela salatu du EHNek
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Oraindik erre usaina dario Nafarroako zati handi bati eta berriz ere alertan da foru komunitatea. "Une oso larria da", Mikel Diaz Baso Kudeaketarako saileko teknikariak azaldu duenez. Izarbe ibarrean, baina, alerta maila ertaina dela sentitzen dute, landalur ia denak eta baso guztia erre zitzaienez gero ekaineko suteetan. Hala kontatu digu Oihan Mendo Garesko alkateak.
Oihan Mendo, Garesko alkatea
Zehaztu du pinudiak direla gehienbat galdutakoak baina artadi aberatsak eta haritz bakarren batzuk ere kiskali dituela suak. Diazen arabera, litekeena da berezko espezie horietako zuhaitzak udaberrian kimuberritze abaina pinudiak bota egin beharko dira, ez direlako biziberritzen euren kasara eta gaitzen sorburu bihur litezkeelako.
Basoetan kalteak kualitatibok zenbatekoak izan diren neurtzen jarraitzen dute. Landa lurretan, berriz, neurtuta dago kaltea eta aseguruak tramitatuta. Agroseguro kontsortzioak jakinarazi duenez, 2.700 hektareari dagozkion eskariak bideratu dituzte dagoeneko. Gehienak, 2.600, belarkarei dagozkien laboreei dagozkienak. Gainontzekoak, mahastiak eta olibondoak. Agrosegurotik zehaztu dute aurreratuta dauzkatela tasazio lanak baina dokumentazio eta burokrazia lanek atzeratu egingo dituztela ordainketak. Nekazarien aseguru kontsortziotik aure ikusi dute bi milioi euro hartuko dituztela suteen kalteordainek. Patxiku Irisarri Nafarroako EHNEko idazkari nagusiaren arabera, oso motz geratuko da kopuru hori. "Lau milioi beharko lirateke. Bikoitza, bai", salatu du.