Kargatzen...
Itxi

Mañukortaren heriotzaz

Imanol Lazkano: "Oso ondo iritsi zen Mañu herriari irri eragiteko lur horretara. Bete-betean asmatu zuen"

Herriak zion maitasuna azpimarratu du eta garai batean plaza gehientsuen egin zuen bertsolaria izan zela gogoratu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Herriak zion maitasuna azpimarratu du Imanol Lazkanok, Mañukortari buruzkoak gogoratzerakoan eta hala egingo diote agurra, astearte honetan, Markinara gerturatuko zaizkion lagunek.

"Mañuk bete-betean asmatu zuen bere izaera saltzen herriari. Garai batean plaza gehientsuen egin zuen bertsolaria izan zen", esan du Euskadi Irratiko "Faktoria"n. Eta zera gaineratu: "Herriari irria ateratzeko, bertsolaritzan izan dira pertsonaia berezi batzuk, garai batean Lazkao Txiki bezala. Eta Mañuk, bere iruditik hasi eta berak ibiltzen zuen umore eta pikardia horrekin... oso ondo iritsi zen herriari irria eragiteko lur horretara".

Albisteak (1)

Audioak (1)