Itxi

Ikerketa saria jaso berritan

Nekane Balluerka: "Sare publikoan psikiatra eta psikologo gehiago gabe nekez egingo diegu aurre garai hauei"

Arlo publikoaren defentsa sutsua egin du EHUko errektore ohiak. Selektibitatearen homogenizazio ahalegina salatu du eta hautaprobetan "subjetibitateak lekurik ez duela izan behar" defendatu. Psikologiako bere ikerketa taldetik egiten ari den lanaz aritu da, Euskadi Ikerketa saria jaso berritan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Nekane Balluerka Psikologia katedradun eta EHUko errektore ohiari oraindik aurpegian nabaritzen zaio Euskadi Ikerketa Sariak ekarri dion poza. 

Merezimendu honek lanean harrapatu du; uztail lanpetua izan du oso, baina errektore kargua utzita, oso gustora ari da. "Unibertsitateak dituen hiru arloetatik, zuzendaritza da gutxien gustatzen zaidana", esan du eta onartu "gastu pertsonal handia" ekarri ziotela EHUko arduran egin zituen lau urteek.

Irakasletza prestatzen ari da "buru-belarri" eta kongresutik kongresura eta ikerketan dabil, Qualiker taldearen zuzendari. Bertatik egiten ari diren lanaz aritu da, baita pandemiaren osteko gizarteaz ere. Oso garai zailak bizitzen ari garela iritzi dio eta buru osasuna zaintzeko baliabide publiko gehiago eskatu ditu. "Sare publikoan psikiatra eta psikologo gehiago gabe, nekez egingo diegu aurre garai hauei", esan du.

Arlo publikoaren defentsa egin du, baita ere, unibertsitate arlorako. Salatu egin du, bide batez, unibertsitatera sartzeko hautaproben homogenizazio ahalegina. Ez zaio gustatu, aste honetan Espainiako Gobernuak proposatu duen eredu aldaketa eta heldutasun probaren aukera: "Subjetibitateak ez luke lekurik izan behar unibertsitatean sartzeko", adierazi du.

Audioak (1)