Itxi

Adimen artifiziala

Josu Aztiria: "Euskal Herrian badago adimen artifizialaren apustuari eusteko nahikoa gaitasun teknologiko"

Teknologia hori enpresatara eta erakundeetara eramanteko eskaintzarekin sortu du Elhuyarrek 'Orai' lantaldea. Bertako koordinatzaileak adierazi digu iraultza horren aurrean estrategikoki kokatu beharra dugula herri gisa

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Adimen artifizialaren eta eta lengoia naturalaren esparrua estrategikoa da gaur egungo munduan eta lehia geopolitikoan aktore garrantzitsua da. Etorkizunera begira, herri gisa arlo horretan kokatu beharra dagoela iritzi dio Josu Aztiriak eta enpresa eta erakundeek teknologia hori bereganatu beharra daukatela gaineratu du. Asmo horrekin sortu du Elhuyarrek 'Orai' lantaldea. Bertako koordinatzaileak uste du Euskal Herrian badagoela "apustu horri eusteko nahikoa gaitasun teknologiko".

Audioak (1)