Pentsiodunen mobilizazioa
'Janaria edo botikak, zer erosi aukeratu behar dute pentsio txikienak dauzkatenek'
EITB MEDIA
Udako etenaren osteko lehen mobilizazioaren berri eman du Joxpo Barrutiak Faktorian. "Jai giroko" protestan KPIaren araberako "benetako" igoera eskatuko dute pentsio eta soldatentzat: "Eros ahalmenean ehuneko hiruko galera izan genuen iaz, aurten ehuneko zortzitik gora galtzen ari gara".
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Pentsioen "benetako igoera" eskatuko dute pentsiodunek Bilboko Aste Nagusian egingo duten protestan, Joxpo Barrutia Bizkaiko pentsiodunen mugimenduko kideak Faktoria saioan azaldu duenez. Inflazioaren eraginez eros ahalmena "nabarmen txikitzen" ari zaiela azaldu du Barrutiak. Eusko Jaurlaritzarekin eta Nafarroako Gobernuarekin ere haserre agertu da: "Osagarri baten bidez igoera hori bermatzeko modua dute, baina ez dute horretan inbertitu nahi".
Bilboko Aste Nagusiaren barruan, pentsiodunek jai giroan zabalduko dituzte euren aldarrikapenak. Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak jakinarazi duenez, batukada, txistulari eta konpartsakideekin batera aterako dira kalera. Bizkaiko eta Euskal Herriko pentsiodunak joango dira manifestaziora eta Asturiasko pentsiodunak ere espero dituzte.