Miren Gorrotxategi
Miren Gorrotxategi: "Lehendakaria ulerkorra da Repsolekin, aldiz, langileen grebekin kritiko azaltzen da"
Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Legebitzarrean duen bozeramailea kritiko azaldu da Euskadi Irratiko 'Faktoria'n, energiak eta inflazioak eragindako krisi betean "enpresa handienekin ulerkorrago azaltzen delako lehendakaria euren eskubideen alde borrokan dauden langileekin baino".
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak bat egin du Iñigo Urkullu lehendakariak egindako diagnostikoarekin negu zaila datorrela esanez baina, Euskadi ez dagoela horren sendo azpimarratu du Euskadi Irratiko "Faktoria"n, "aurreikusitako horren aurrean Eusko Jaurlaritzak ez duelako jakin prestatzen".
Eusko Jaurlaritzak taldeei aurkeztuko dien aurrekontu zirriborroa ezagutu zain, Gorrotxategik azaldu du prest daudela akordioetara iristeko beti ere zirriborroaren muina egokia baldin bada. Horretarako, gutxienekoak zeintzuk diren argi du Elkarrekin Podemos-IUk legebiltzarrean duen bozeramaieak: "Zerbitzu publiko sendoak bermatzea eta trantsizio energetikoa ongi egiteko neurriak jasotzea baita inflazioari aurre eigitea ere".