Itxi

Eskola itzulera

Nerea Labaien: Bi urteren ostean ikasleak nahi duten atetik eta denak batera sartu dira, izugarrizko aldaketa'

Lekunberriko Ibarberri eskolan hasi du ikasturtea Faktoriak

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Nafarroan gaur ekin baitituzke eskolak; Ipar Euskal Herrian pasa den ostegunetik geletara itzuli dira haurrak eta   Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan ofizialki bihar irailak 8 hasiko dira.

Urte berria, neurri murriztailerik gabe hasiko dena lurralde guztietan eta hori nabaritu da haur eta gurasoen aurpegietan. Dena den, DBHko lehen urtea hasiko duten Azpirozeko haurrak gogo handirik gabe aurkitu ditu Ane Zuazubiskar lankideak, Iunek eta Nahiak esan digute 'pereza handiarekin' itzuli direla. Larrraul bailara osoko haurrak hartzen dituzte Lekunberriko Ibarberri eskolan. 304 ikasle dituzte ikastetxean, DBH lehen eta bigarren maila arteko gazteak.

Nerea Labaien zuzendariak onartu du aurtengo ikasturte hasiera berezia izan dela. Aste Santua ondotik COVIDari aurre egiteko neurriak malgututa zituzten baina, eusten zioten ikasleak ez nahasteko aginduari. '3 solairu ditu eeskolak eta bi urtez ez dira topatu eskolan, akaso herrian bai baina, ikastetxean ez ziren ikusi'. Lehen eunean aldaketa izan da, 'izugarrizkoa' zuzendariaren hitzetan, 'bi urteren ondoren ikasleak nahi duten atetik, nahi duten bezala eta denak batera sartu' direlako. Ikasturtean badaude aldaketak, lege ikuspegitik. LOMLOE sartuko zaie maila batzuetan.

Bizimoduaren garestitzeak ere izango du eragina, familia bakoitzak haur baikotzeko 500 bat euro gastatuko dituzte. Eskoletan nabaritu dute, Ibarberrin ere bai. 'Beti bereziki kontutan hartzen dugun gaia da, zailtasunak izan ditzaketen familiak identifikatzen saiatzen gara eta ekiditen ere bai'. Neurria hartu dute Lekunberriko ikastetxean: 'denentzako materiala, margoak e.a. jarri dituzte. Material amankomun hori zaindu eta ez den denontzat alperrik erosten den zerbait'.

Audioak (1)