Zinemaldia. 70 urte
Mila de Salustiano: "Ni izan nintzen lehen zinemaldian artistei ongi-etorriei egin zien dantzarietako bat"
OIhane Yustos | EITb Media
88 urte ditu Mila de Salustianok eta duela 70 urte Goizaldi dantza taldekoa zen. Berari egokitu zitzaion lehen Zinemaldian lan egitea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Zinemaldiaren 70. edizioa oso berezia izango da zuzendaritza taldearentzat. Pandemiako neurri zorritzik gabe, azken bi urtetan galdu dituzten ikusleak berreskuratu nahi dituzte. Baina, horrekin batera, urtemuga borobila dute, 7 hamarkada, eta aurtengo jaialdia ikusleei eskertza egiteko baliatu nahi dute. Urte hauetan guztietan hurbildu zaizkien milaka eta milaka lagunei.
Badira lehen edizio haietatik, zinemara joan diren zinezaleak. Horietako bat Mila de Salustiano da. 88 urte ditu, zinema maite du baina, bere curriculumean badu zerbait deigarria: bera izan zen duela 70 urteko lehen Donostiako Zinemaldian parte hartu zuenetako bat. Dantzari zen orduan, Goizaldi taldekoa, eta zinemaldiko orduko zuzendaritzak aktore eta zuzendariei harrera egiteko deitu zituzten. 20 urte inguruko 20 bat neska-mutil izan ziren. Bere etxean hartu du "Faktoria"n, garai hartako argazkiak erakusteko.