Itxi

Munduaren akabaera

Munduaren akabera (II): ur eskasia, nazioarteko desafio

MIkel Rotaetxe | EITB Media

Mexikotik Euskal Herrirako bidea eginez, lehorte-aldia, ur eskasia eta krisi hidrikoa izan ditugu hizpide Euskadi Irratiko "Faktoria"-ko 'Munduaren Akabera' tartean.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Aurrekaririk gabeko ur-krisiaren erdian da Mexiko. Uraren Batzorde Nazionalaren arabera, lehorteek herrialdearen azaleraren %48 idorri dute eta hornidura arazoak izan dituzte Mexikoko udalerrien herenean. Nikola Anakabe bideogile lekeitiarra izan da krisiaren lekuko, Chihuahua hirian zein Mexikotik barrena eginiko bidaietan, eta "Faktoria"-ko 'Munduaren akabera' tartena deskribatu dizkigu ikusitako irudiak.

NBE Nazio Batuen Erakundearen arabera, 3.600 milioi lagunei eragiten die ur-eskasiak munduan eta 2050ean 5.000 milioi izan litezke kaltetuak. Gizarteak aurrean duen erronkarik handienetakoa da krisi hidrikoa eta egiturazko aldaketa sakonak eskatzen ditu.

Auziaz gogoeta egiteko, gonbidatu izan ditugu Arturo Elosegi EHUko Zientzia eta Teknologia fakultateko Landare Biologia eta Ekologia saileko ikerlaria, Garbiñe Manterola Agirrezabalaga BRTA Basque Research & Technology Alliance partzuergoko transferentzia-arduraduna, Hannot Rodriguez filosofia doktorea eta Ibone Ametzaga Arregi EHUko Ekologia saileko irakasle agregatua eta UNESCO katedrako koordinatzaile nagusia. 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)