Euskara
Hizkuntza politikari buruzko eztabaida, norantz?
JOne Larrañaga | EITb Media
'Euskara denontzat' plataformako bozeramailearen, Lourdes Oñederra euskaltzainaren, Lorea Agirre 'Jakin'eko zuzendariaren eta Iñaki Arruti Gipuzkoako Foru Aldundiko hizkuntza berdintasuneko proieku estrategikoen arduradunaren iritzi eta proposamenak bildu ditu "Faktoria"k.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Administrazioan Euskararen erabilera arautzeko dekretuari ekarpenak egiteko epea zabalik dela eta Euskaraldiaren atarian sortu da "Euskara denontzat. Euskara sin barreras" izeneko plataforma, hizkuntza politikari buruzko eztabaida, diotenez, oinarri pluralistekin sustatzeko. Hala kontatu du "Faktoria"nFabian Laespada bozeramaileak. Egiaztagiriak oztopo direla diote, eta eredu malguagoa proposatzen dute, gizarte bazterketarik, argudiatu dutenez, ez eragiteko.
Fabian Laespada
Asteburu honetan egingo dituzte jardunaldiak Bilbon. Bertan parte hartuko du, besteak beste, Lourdes Oñederra hizkuntzalari eta euskaltzainak. Hizkuntza politiken fokua aldatu egin behar dela proposatzen du berak eta helburua herritar guztiek hitz egitea baino herritar guztiek euskara ulertzea izan beharko lukeela.
Iritzi horiekin ez dute bat egin ez Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendariak, ezta Iñaki Arruti Gipuzkoako Foru Aldundiko hizkuntza berdintasuneko proiektu estrategikoen arduradunak ere. Agirrek oraingo egoera betikotzeko interes politiko bat ikusten du proposamen horren atzean eta azpimarratu du helburuak euskararen normalizazioa izan behar duela eta euskara administrazioko lan hizkuntza izatea.
Iñaki Arruti
Iñaki Arrutiri ez zaio gustatu eztabaida ziurtagirien inguruan jartzea eta, are eta gutxiago, 'belarriprest' ziurtagiri bihurtzeko proposamena egitea. Zerbitzari publikoek herritarrak euren hizkuntzan artatu behar dituztela defendatu du; hori, lorgarria dela esan du eta azpimarratu horretarako helburua garbi izateaeta eta politika eraldatzaileak behar direla.